"GELAJAUZIAK" KUKAI DANTZA KONPAINIA
Koreografia: Cesc Gelabert
Zuzendaritza eszenikoa: Jon Maya
Ekoizpena: Kukai Dantza Konpainia
Musika: Xabier Erkizia, Sabin Bikandi
Soinua teknikaria: Ángel Agüero
Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
Interpreteak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena, Nerea Vesga
Iraupena: 55’
Kontaktua: doltza@jpproducciones.com
CURRICULUMA
Kukai dantza-konpainia bat da, Errenterian (Gipuzkoa) sortua eta kokatua. Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu. 2001ean ekin zion bere ibilbideari, Deiadarra koreografia aurkeztuz. Lehen obra hura aurkeztu ondoren, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Kukai-Tanttaka sakontasun handiko uztartzea da eta ikuskizun gogoangarriak sortu ditu, hala nola honako hauek: 1937, por las sendas del recuerdo (2002), Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy illa (2008). Ikuskizun horiek oso arrakastatsuak izan dira eta hainbat sari irabazi dituzte. Haietatik azpimarragarriena ikuskizun berri onenaren MAX Saria izan zen, 2009an, Hnuy Illa obragatik.
LABURPENA
Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna... egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza (haurrentzat)
"Alai familian"
- Lasarte Aretoa [Igorre]
- 18:00
- 2026(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Stravinsky"
- Noaingo Kultur Gunea [Noáin (Valle de Elorz)/ Noain (Elortzibar)]
- 20:30
- 2026(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Gravedad zero"
- Amurrio Antzokia [Amurrio]
- 20:00
- 2026(e)ko Azaroak 28
Dantza
"ETENA DENA"
- Zizur Nagusiko Kultur Etxea [Zizur Mayor/Zizur Nagusia]
- 20:00
- 2026(e)ko Azaroak 28
Dantza
"Slowww Party"
- Larratxo Kultur Etxea [Donostia / San Sebastián]
- 17:30
- 2026(e)ko Azaroak 28
Albisteak
2026(e)ko Azaroak 24(e)tik 2026(e)ko Abenduak 7(e)ra
Getxoko Udalaren 2026ko dirulaguntzak kultur elkarteen urteurrenak ospatzeko
2026/11/21
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026: Aitor Mendiluze nagusi Donostiako finalaurrekoan
2026(e)ko Azaroak 20(e)tik 2026(e)ko Abenduak 11(e)ra
2026(e)ko Azaroak 20(e)tik 2026(e)ko Abenduak 11(e)ra
2026(e)ko Azaroak 20(e)tik 2026(e)ko Abenduak 18(e)ra











