Ohiko galderak
FAQ edo ohiko galdera hauek Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualaren inguruan sor daitezkeen zalantza nagusiak azkar argitzen saiatzen dira.
Hurrengo erantzunetako batek ere ez badizu behar duzun informazioa ematen, osasunlibirtuala@euskadi.eus helbidera idatzi ahal duzu.
Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara, eta zure zalantza edo kontsulta Liburutegi Birtualeko zerbitzu batekin lotuta badago (ikus Zerbitzuak atala) sartu TOPAn, identifika zaitez (Saioa hasi) eta sakatu goiko menuan “Liburutegian galdetu / Pregunta a la biblioteca” atalean.

- EOLB Osasun Sailaren eta Osakidetzaren liburutegi multzoak eratutako zerbitzu-unitatea da. Era berean, Euskal Osasun Sistemaren informazio zientifikoko baliabideetarako eta dokumentu-zerbitzuetarako sarbidea ematen duen ataria da.
-
EOLB-k Osasun Zientzietan espezializatutako aldizkari, liburu elektroniko eta datu-base nagusien bilduma eskaintzen du. Praktika klinikoari eta ikerketari laguntzeko tresnetarako sarbidea ere eskaintzen du. Baliabide horiek guztiak eskuragarri daude TOPA!-n.
- Aurkikuntza- eta bilaketa-tresna bat da, edukiak hainbat iturritan bilatzeko aukera ematen duena, bilaketa bakar baten bidez. "Saioa hasi" bilaketaren emaitzak aukera ematen die Euskal Osasun Sistemako profesionalei baliabide horien testu osoa eskuratzeko eta deskargatzeko, edo GtBib-SOD bidez eskatzeko (baliabidea Liburutegi Birtualak kontratatzen ez badu). Hainbat bilaketa-aukera daude: erraza, aurreratua, espezialitatearen araberakoa eta AZ indizeen bidezkoa.
-
Lanbide-jarduera Euskal Osasun Sisteman egiten duten profesional eta ikertzaile guztiak sartu daitezke, alegia, Osasun Sailekoak, Osakidetzakoak eta mendeko erakundeetakoak.
-
Era berean, herritarrei kalitatezko informazio medikoko iturri ugari eskaintzen dizkie, sarbide irekikoak.
-
Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik, bai Euskal Osasun Sistemaren saretik, bai kanpotik.
-
EOLBren baliabide guztietara edozein gailutatik sartzeko beharrezkoa da TOPA!-n identifikatzea, OpenAthens sarbide-gakoak erabiliz (autentifikazio-plataforma). Oraindik ez badituzu, eskatu zure erreferentziako liburutegira.
-
Sarbide irekiko baliabideetarako ez da gakorik behar.
-
Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara, eta TOPA!-n saioa hasi baduzu, zein aldizkari dauden eskuragarri jakin ahal duzu, “Baliabideak A-Z/Recursos A-Z” atalera joanez eta “Aldizkariak” sakatuz. Sartutakoan, argitalpenen izenburu zehatzak bilatu ahal dituzu. Gainera, aldizkariak sailkatuta topatuko dituzu, espezialitateka.
- TOPA!k artikulu bat azkar bilatzeko aukera ematen duen bilagailu bat du, izenburua, egilea edo aldizkaria eremuetan dagokiona sartuz. DOI (objektuen identifikatzaile digitalaren zenbakia) edo PMID (PubMed identifikazio-zenbakia) bidez bilatzeko aukera ematen du.
-
Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara eta TOPA!-n aurkitu ez duzun artikulu bat eskatu nahi baduzu, sartu «Liburutegian galdetu / Pregunta a la biblioteca» atalean edo jarri harremanetan zure erreferentziako liburutegiarekin.
- Autentifikatutako profesionalentzat: TOPA!-k AA laguntzaile bat txertatu du informazioaren bilaketa eta azterketa hobetzeko funtzioekin. Honako aukera hauek eskaintzen ditu: emaitza garrantzitsuenak, ikerketa laburpenak, ideia nagusiak, kontzeptu nagusien identifikazioa, elkarreragina, eta kontzeptu esentzialetan oinarritutako bilaketa erlazionatuetarako iradokizunak.
- Bilaketaren bidez, hizkuntza naturalean egindako kontsulta interpretatzen du sistemak ezagutu dezan.
- Bilaketa aurreratuaren bidez, sistemak bilaketa batean erabilitako hizkuntza naturala ezagutzen du eta bilaketa dokumental bihurtzen du. Bilaketa-irizpideak profesionalaren profilean gordetzen dira (nire bilaketak), eta haientzako alertak ezar daitezke.
- Herritarentzat: TOPA!-ren adimen artifizialak erabiltzaileei bilaketak egiteko aukera ematen die termino teknikoak erabili behar gabe.
- Informazio-sistema bat da, eta bere helburua Euskal Osasun Sistemaren ekoizpen profesionalaren eta zientifikoaren emaitzak aurkeztea da. Argitalpenetarako eta ikerketa-datuetarako sarbidea ematen du, zientzia irekiaren helburuak lortzen lagunduz. Euskal Osasun Sistemaren gordailu instituzionala izango da.
- Osasun Saileko, Osakidetzako, BIOEF Fundazioko eta Osasun Ikerketako Institutuetako (Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak) ikertzaile guztiek curriculum bat sortu eta deskarga dezakete, Ezagutzaren Atarian jasotako ekoizpen zientifikoarekin, FECYTek garatutako Curriculum Vitae Normalizatuaren (CVN) formatuan.
Azken aldaketako data:



